7.- Zenbakitan

 

Liburu honetan urte askotako gertakizunak kontatu ditugu, eta ziur gaude oraindik gehiago daudela kontatzeko. Betidanik Ibarrekolandak soro emankorrak eta berdeguneak izan zituen, baina XX mendean, Bilboren menpean egotera pasa ondoren, aldaketa asko izan ziren eta benetan harritzekoak.

Hurrengo lerroetan biztanleria kontuan eta beste datu batzuk aztertuko ditugu. Gaur egungo Ibarrekolandak duen azalera kontuan hartuta, lau data ezberdinetako datuak ematen ditugu; 50. eta 70. hamarkadako datuak ez dira oso zehatzak, baina erreferentzia moduan har ditzakegu.

  •          1950 bakarrik baserriak zeudenean      350 biztanle
  •          1970 lehenengo etxeak zirenean                   5.000 biztanle
  •          1990 eraikin gehienak egin ondoren            12.015 biztanle
  •          2005 gaur egun                                             11.630 biztanle

50. hamarkadatik 90. hamarkada arte biztanleriak izugarrizko aldaketa izan du; berrogei urtetan ia berrogei aldiz handitu da, baina handik hona biztanleria mantendu egin da. Bestalde, etxebizitza kopurua handitzen joan da eta azken datuek 4.474 etxebizitza daudela adierazten digute. Azken hamalau urte hauetan etxe batzuk eraiki badira ere, bizilagun kopurua gutxi gorabehera berdin mantendu da. Horrek beste datu pare bat ematen digu; alde batetik familiak geroz eta txikiagoak direla, eta bestalde, etxebizitza batzuk hutsik daudela. Gaur egun Ibarrekolandan 359 etxe hutsik daude, etxebizitzen %8,7a.

C7.1 Ibarrekolanda 1980

Ibarrekolanda, 1980.

Adinaren arabera biztanleria zahartu egin da, taula honetan ikus dezakegun bezala

adinaren arabera

1.990 urtetik hona biztanleria ez da handitu, baina zahartu dela ikusten dugu. 1.990 urtean biztanleriaren % 58,39ak 40 urte baino gutxiago zituen, baina gaur egun, ordea, ehuneko horretatik gertuago dabil 40 urtez gorako biztanleria.

Bilborekin eta 1go barrutiarekin alderatzen badugu 40 urtez gorako biztanlegoa, Ibarrekolandak portzentaje haundixeagoa  dauka; Bilbok baino puntu bat gehiago, hain zuzen ere.

Bestalde, Ibarrekolandako azalera asko aldatu da. Mende hasieran kanposantutik ibairantz zabaltzen zen. Gero, Bilboren menpeko izatera pasa zenean, trenbidearen aldamenean gelditu zen. Eta ondoren, San Ignazio eraiki zenean, Ibarrekolanda murriztuta, bere azalera trenaren geltokiko ingurura mugatzen zen. Azkenik 1987. urtean, Bilbo zortzi barrutitan zatitua izan zen; Deustua da lehenengo Barrutia, eta Deustua lau auzok osatzen dute, haien artean Ibarrekolanda. Horrela auzoak berriro ere garai bateko zuen inportantzia berreskuratu zuen, baita bere mugak ere San Ignacio eta Doneperiagarekin. Horrela argi geldituko da Deustua eta San Ignazio ez daudela itsatsita, zerbait dago bien artean.

C7.2 gaur

Ibarrekolanda, gaur egun.

Bilbo eta Deustuarekin konparatuz gero, Ibarrekolanda ez da zati hain handia, baina biztanle dentsitateari dagokionez, proportzio altua dauka. Kontuan izan behar da ez daukala mendirik, eta bakarrik parkea eta plazak dituela. Bataz beste, hektarea batean 300 lagun bizi dira. Beste daturen artean esan dezakegu Bilboko azaleraren % 0,95 Ibarrekolandak osatzen duela eta Bilboko biztanleriaren % 3,28 Ibarrekolandakoa dela.

datu orokorrak

Etorkizunari begira etxeak eraikitzeko lekurik ez dagoenez biztanleria ezin izango da asko aldatu. Dena den auzoa ez dute bakarrik etxeek osatzen, bertako jendea askoz ere garrantzitsuagoa gara, eta baita guk egiten duguna ere.

C7.3 agate

Agate Deunari abesten.

Ibarrekolandak beti gauza bat garrantzitsua izan du, herriko sentimendua. Herri txikietan bizilagunek badakite nongoak diren. Hiri modernoetan ordea, bakoitzak bere bizitza egiten du, auzoa lo egiteko besterik ez du erabiltzen, eta herriko sentimendua ia galduta dago. Ibarrekolandan oraindik ez da hau gertatu, beti auzo txikia izan da; prentsa kiosko bakarrak, eliza bakarrak, taberna multzoak eta auzoko dendek auzoaren esparrua markatzen dute. Auzoko ekintzek, Ibarrekolandako festek, Agate deunak, Olentzerok, Umeen Egunek, nortasuna ematen diote, eta gure ikurra den Arbolagañak Ibarrekolanda ezaguna egiten du.

Gaur egun argi dago sentimendu hau bizilagun guztiek ez dutela. Alde batetik, Agirre lehendakari etorbidetik kanala aldera bizi den jendea betidanik San Ignaziokoak sentitu dira eta bere burua San Ignazion edo “Sarriko”n kokatzen dute, eta beste aldetik, bere barnean auzoa eramaten ez dutenek, bakarrik lo egiteko erabiltzen dutenak egon badaude, eta berdin zaie Larraskitu edo Abandon bizitzea.

Baina ibarrekolandatarrak sentitzen garenok, beti auzoaren alde, gero Deusturen alde, eta ondoren Bilboren alde joko dugu.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s